Txorimalo erakusketan parte hartzeko izenematea zabalik dago

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko ots. 27a, 11:40

Iazko txorimalo erakusketan parte hartu zuen talde bat. Argazkia: Imanol Soriano.

Erramu zapatuan egiten den txorimalo erakusketan parte hartu gura duenak martxoaren 21era arte izango du izena emateko aukera. Jardun Euskara Elkartean eman behar da izena.

24. txorimalo erakusketa martxoaren 24an egingo dute, Erramu zapatuan. Ibargarai kalean izango da 11:30etik 13:00etara. Izena Jardun euskara elkartean eman beharko da: 943 76 36 61 edo 605 712 469 telefono zenbakietan, edo gaztejardun@topagunea.com helbidean.

Oinarriak eta sariak

Nahi duen edonork parte har dezake erakusketan, bai bakarka eta baita taldeka ere. Erakusketan parte hartuko duten guztiek sariak jasoko dituzte. 12 urtetik beherakoendako askari bat egingo dute maiatzaren 4an; eta, 12 urtetik gorakoen arten hainbat sari banatuko dituzte.

Ikusgai egongo dira txorimaloak

Txorimalo erakusketaren ondoren aukera izango dute txorimaloak azokara eraman eta han uzteko ikusgai. Erakusketa martxoaren 24an hasi eta apirilaren 8an amaituko da –txorimaloak jaso nahi dituenak egun horretan joan beharko du jasotzera–.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak