Martxoaren 13an eta 15ean egingo dira, 16:30etik 18:00ak bitartean Agorrosingo Kirol Gunean, eta saio teoriko eta praktikoak izango dira. Horregatik arropa erosoa eramatea gomendatzen da.
Martxoaren 13an Lucia Bengoetxea Osasun publikoko teknikariak, Ane Leturia Osasun-zentroko medikuak eta Junkal Zubizarreta Aholkularitza fisikorako zerbitzuaren arduradunak emango dute tailerra: besteak beste, Osasun-azterketak eta erorikoek berekin dituzten arriskuak; Elikagaien, oinetakoen eta arroparen garrantzia; eta Jarduera fisikoa gaiak izango dituzte hizpide.
Martxoaren 15ean Xabier Legorburu Bergarako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduraduna, Izaro Ormazabal Osasun-zentroko fisioterapeuta eta Lucia Bengoetxea Osasun publikoko teknikaria arituko dira saio teoriko eta praktikoan; eta honako gaiak landuko dituzte: Tele-asistentzia, etxeko laguntza eta suteen aurkako sistema; eta Ortopedia euskarriak eta nola erori eta erori ondoren nola jaiki ikastea.