Sozialisten egoitzan lapurreta egin dute

Maider Arregi 2018ko ots. 25a, 17:44

Ertzaintzak jakitera eman duenaren arabera, Bidekurutzeta kalean dagoen sozialisten egoitzara sartu dira gaur arratsaldean. Udaltzaingoak 17:20an eman du lapurretaren abisua. Egoitzako sarrera nagusiko atea bortxatu dute eta barrura sartu dira.

Sozialisten egoitzako txanpon-makinako dirua lapurtu dutela kontatu du Ertzaintzak. Une honetan bertan dira lapurreta ikertzen eta oraindik salaketarik ez dutela jarri esan dio Ertzaintzak GOIENAri. Ikerketa zabalik dago beraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak