Hardcoreaz gozatu dute kartzela zaharrean

Maider Arregi 2018ko otsailaren 25a

Txapa irratiak antolatuta, Tapoi fest musika festaz gozatu dute asteburuan kartzela zaharrean. Hardcore zaleek, gozatu ederra hartu dute.

Bariku gauean, Hardflip, Norkzerk?! eta Take Warning taldeen emanaldia izan zen. Hardflip, etxeko taldearendako gainera, euren 10. urtemuga jarraitzaileekin ospatzeko aukera ezin hobea izan da.

Zapatuan, bi saio egin zituzten: lehena, Herstura eta Uther taldeek eskainia. Bigarrena, Blood Brothers, Ansia, Paniko eta Holy Nuns talde entzutetsuek eskaini zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak