Lehenengo zatia oso borrokatua izan da. Bergararrak, baina, partiduan ondo sartu dira eta gol aukera garbi bat ere izan dute. Horren ondoren, parekatzen joan dira indarrak atsedenaldira iritsi arte.
Bigarren zatian are eta gogotsuago zelairatu dira etxekoak eta azken hamabost minutuetan Oiartzunen ate aurrera behin eta berriz iritsi dira: "Merezi genuen gola sartzea baina ez zuen nahi", adierazi du Juaristik. Puntu bakarra eskuratu badute ere gustura agertu da: "Azken partiduetan gol dezente jaso ditugu eta behar genuen halako partidu bat". Gainera, azken unera arte jardun dute irabazteko borroka horretan sartuta, eta sentsazio onekin bukatu dute.
Bergararrek LGTBIfobiaren kirolean izeneko nazioarteko egunarekin bat egin dute eta besoko berezia eraman du kapitainak.