"Bergara, Antzuola eta Elgetako neska-mutikoak bizikletak ematen dituen baloreekin formatzea gura ditugu: entrenamenduak, diziplina eta laguntasunaz. Lasterketetara ere eramango ditugu taldeak eta bestelako lasterketak ere antolatuko ditugu", azaldu du Unamunok. Baina aurten, Labegaraietako jubenilen lasterketa eta Mendekosteetako lasterketa ez dituztela antolatuko aitortu du. "Lan asko suposatzen du taldea aurrera eramatea –administrazioa, diru-laguntza eskaerak...– eta gainera burokrazia asko zaildu da gaur egun. Denera ez gara iristen eta dena egiteko lau kide gabiltza txirrindularitza maite dugulako; aurten ezingo dugu dena aurrera eraman. Pena bat da bailaran txirrindularitzak daukan zaletasuna ikusita, baina halaxe da", argitu du Lokatzako kideak.
2018an Lokatzak antolatuko dituen lasterketak:
- Martxoak 25: 44. Gorlara igoera (Lehendakari txapelketa)
- Apirilak 21: Labegaraietako eskolarren lasterketa
- Ekainak 15: Emakumeen 2. San Martzialera krono-igoera
- Ekainak 17: 83. San Antonio Saria (Gipuzkoako kadeteen erlojuaren kontrako txapelketa).