Leiho bat zabalik diskoa aurkeztuko du Jabier Muguruzak Seminarixoan, gaur, egubakoitza. Emanaldia 20:00etan izango da, 8 euroren truke. Muguruzaren lan egiteko moduan aldaketa ekarri du disko berriak; oinarri akustikoa alboratu du, eta gitarra elektriko eta elementu elektronikoekin lagunduta soinu-paisaia berria sortu du. Diskoan "gustura" geratu zela dio, baina "zuzenekoetan larritasun" puntu bat sentitu zuela, hasieran.
Kolaboratzaile ugari
Zortzi abestiz osatutako diskoa da. Abestietako letrak ez dira Muguruzarenak, guztiak kolaboratzaileek sortutakoak dira: Iñaki Irazuk, Gerardo Markuletak eta Lourdes Oñederrak, besteak beste. Ander Mujika, Javi Carasueñoeta Mireia Otzerinjauregi ditu bidelagun disko berrian Muguruzak. Intuizio handiko musikariak bilatzen ditu kolaboratzaile lanetarako; Muguruzaren esanetan, "moldaketa onak" egiten dituzten musikariak dira.