LGTBIfobiaren kontrako ekimena Bergarako futbol taldean

Xabier Urtzelai 2018ko otsailaren 22a

Joan den astelehenean ospatu zuten LGTBIfobia kirolean izeneko nazioarteko eguna, eta ekimenarekin bat egingo dute Bergara Futbol Taldekoek asteburuan.

"Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako kapitainek besoko berezia eramango dute. Kirolean ere pertsona guztien sexu eskubideak errespeta daitezen", adierazi dute klubeko ordezkariek. Era berean, zuzendaritzak babesa adierazi die Idiazabal eta Elgoibar taldeei aurreko asteburuko norgehiagokako epaileak izan zuen jarreraren aurrean: "Futbolean euskaraz bizi nahi dugu".

Hirurek etxean jokatuko dute

Ohorezko Erregionaleko 23. jardunaldira etorrita, Bergarak sailkapenaren erdian dagoen Oiartzun hartuko du zapatuan (16:15), Mondrak sailkapenean ondoan duen Mutrikuren bisita izango du Mojategin (16:30) eta UDAk seigarren dagoen Zarautz izango du kontrario domekan (16:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak