Martxoaren 1ean jarriko dira salgai Go!azen-en azken ikuskizunerako sarrerak 8 euroan. Udal Pilotalekuan izango da ikuskizuna, martxoaren 25ean, igandea, 18:00etan.
Sarreren salmenta
www.ticket.kutxabank.es helbidean martxoaren 1ean (osteguna) 18:00etan hasita; eta Seminarixoko txarteldegian egun berdinean (18:00etatik 20:00etara). Pertsonako gehienez 6 sarrera erosi ahal izango dira.
Emanaldi-egunean: pilotalekuko leihatilan 17:00etan. Oharra: aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero, txarteldegia zabalik egongo da egunean bertan edozein arreta egiteko.
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.