'Nor naiz ni?' hitzaldia eskainiko dute Mariaren Lagundian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko ots. 19a, 12:06

Enrique Martinez Lozanok "munduan zeharko bidaia honetan erantzun beharreko" galderari buruz jardungo du Mariaren Lagundian: Nor naiz ni? Egoera psikikotik egoera fisikora. Hitzaldia martitzenean izango da, otsailaren 20an, 17:30etik 19:00etara.

Psikoterapeuta, soziologoa eta teologoa da Martinez Lozano. Gurasoei, irakasleei eta herritar guztiei zuzendutako hitzaldia izango da martitzenean eskainiko duena. Hitzaldia gazteleraz izango da eta Nor naiz ni? galderaren erantzunean sakonduko du.

Munduan zeharko bidaia

Hizlariaren ustez, galdera bakarrari erantzun behar diogu munduan zeharko bidaia honetan. Hain zuzen, galdera horren erantzunean sakonduko du hitzaldian.

Martitzenean izango da hitzaldia, 17:30etik 19:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak