Hitzak nola marraztu ikasten ibili dira Lettering ikastaroan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko ots. 17a, 16:27

Hitzak marraztearen artea da Lettering-a. Bada, Bergarako Izeder tailerrean oinarrizko Lettering ikastaroa eskaini du Sara Galan diseinatzaile donostiarrak.

Hitzak marraztea sentimenduak adierazteko modu bat dela azaldu du Sara Galanek. Hitzak askotariko forma edo figuratan transforma daitezke marrazten hastean. Eta, hain zuzen, horixe egiten erakutsi du gaur Bergaran. Oinarrizko ikastaroa eskaini du. Parte-hartzaileak gustura geratu dira gaurko saioarekin eta maiatzean beste bat egitekotan geratu dira.

Lettering-ean erabiltzen diren errotuladoreak nolakoak diren eta zela erabili behar diren azaldu du Galanek. Horrez gain, beste trukotxo batzuk ere erakutsi ditu: adibidez, bi kolorerekin nola margotu hitz bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak