Bidelapurrak talde gasteiztar-bergararrak emanaldia eskainiko du gaztetxean bihar. Gorriak eta bi diskoa aurkeztuko dute, hamar abestiz osatutako lana.
Bikote, zazpikote bilakatuta
Ander Solozabal eta Ekaitz Aranberri dira hasieratatik taldean daudenak. Bikote zena zazpikote bilakatu da diskoan. Musikari hauek batu dira taldera diskorako: Irati Olaziregi (baxua eta biolina), Jere Martinez (akordeoia), Aitor Narbaiza (teklatuak eta tronpa), Gorka Etxebarria (bateria) eta Jon Aranburu (mandolina, dobroa eta gitarra elektrikoa). Euren instrumentuekin taldeak beste sonoritate bat lortu du, goxoa eta aldi berean trinkoa.
Petti beratarrak zabalduko du kontzertua
Biharko emanaldian musikari guztiak igoko dira taula gainera. Bidelapurrak taldearen aurretik, Petti beratarrak eskainiko du emanaldia –22:30ean–.