Soraluze lau t'erdiko laugarren jaialdia jokatuko dute martitzenean

Arantzazu Ezkibel Galdos

Laugarren jaialdian Ander Biain oñatiarrak debutatuko du –lesionatuta dagoen Muruaren lekua beteko du–. Munizipalean izango dira partiduak, 19:30ean, otsailaren 20an.

Martitzenean, hilaren 20an, Soraluze lau t'erdiko pilota txapelketako laugarren jaialdia jokatuko dute, 19:30ean hasita. Promes mailan, Egigurenek eta Biainek jokatuko dute –azken horrek lesionatuta dagoen Muruaren lekua beteko du–; nagusien mailan, Zubiriak eta Elolak neurtuko dituzten indarrak.

Hilaren 13ko emaitzak

Aste honetako emaitzak izan dira: promesetan, Expositok 22-11 irabazi zion Seini. Expositok indar handiagoa duela erakutsi zuen, eta samur irabazi zuen. Nagusien mailan, berriz, partidu polita jokatu zuten: Salaberriak 22-21 irabazi zion Lerenari. Teknika abiadurari nagusitu zitzaion

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak