Astelehen goizean Zurraderoko zubia eta Ibargaraiko bidegurutzeko putzua zuzenduko dituzte. Horren ondorioz, autobusak ezingo dira herri erditik pasa: IATko (ITV) geltokira sartu eta gero saihesbidera irten beharko dira geltoki nagusira joateko. Hortaz, astelehenean, lanek iraun artean, Oxirondo Plaza, Azoka eta Ibargaraiko geltokietatik ez da autobusik pasatuko.
Hilaren 20ean, berriz, Osintxuko zebrabideak asfaltatuko dira. Estankoaren parean gelditzen den zebrabidea asfaltatzeko bidea moztu beharko da hiru edo lau orduz. Hori dela eta, goiz osoan ezingo dira autobusak Osintxutik pasatu.
Eta egun berean (martitzena) Masterreka kaleko plataforma berrituko dutenez, kalea itxi beharko dute eguazten iluntzera arte. Horregatik, Boluara igotzeko Artekalea zabalik egongo da egunez eta gauez; eta Bolutik jaitsi ahal izateko Barrenkalea erabiliko da.