Lokatzaren elkarte gastronomikoan bazkide izateko azken aukerak

Arantzazu Ezkibel Galdos

Lokatza ziklismo eskolak egitasmo berria du esku artean. Bolu auzoan, frontoiaren ondoan, elkarte gastronomikoa zabaltzekoak dira. Horretarako, bazkide bila dabiltza; egitasmoak oso harrera ona izan du herritarren artean. Bazkide izateko leku gutxi batzuk besterik ez da geratzen.

Interesa duenak elkartearekin harremanetan jarri beharko du ondoko helbidean: lokatza_ze@hotmail.com.

Hileko kuota 30 euro

Elkartean sartu nahi duenak ez du sarrera kuotarik ordaindu beharrik izango; hileko kuota, aldiz, 30 euro izango da. Igogailua dago elkartearen ateraino bertaraino; eta umeendako "leku aproposa" da jolaserako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak