Publiko helduari zuzendutako emanaldia izango da, umorezkoa, eta euskaraz. Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironikoa, absurdoa eta dibertigarria eskainiko dute.
200 abesti
Testua Patxo Telleriak sortu du, eta zuzenean antzeztuko dute Telleriak berak eta Mikel Martinezek; eta, beste hiru musikari-aktorerekin partekatuko dute taula. Gainera, zuzeneko musikarekin indartuko dute eszena. Ezagutzen ditugun euskal kantak, bai zaharrak eta baita berriak ere, uste duguna baino gehiago direla diote Tartean Teatroako kideek. Ikuskizunerako, adibidez, 200 abesti aukeratu dituzte.
Emanaldia Seminarixoan izango da, bihar, zapatua, 19:00etan, 8 euroren truke.