Neguko Aukeren Azoka Bergaran otsailaren 17an, 1.560 euroko zozketa eta guzti

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko ots. 12a, 11:33
Herriko hamabost komertzioren produktuak izango dira salgai frontoian.

Bedelkar elkarteak, Udalarekin lankidetzan, Aukeren Azoka antolatu du otsailaren 17rako. 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, herriko 15 komertzioren produktuak egongo dira salgai frontoian eta bertan izango ez diren Bedelkarreko beste komertzioek produktuak aukera ezin hobean eskainiko dituzte euren dendetan. Herriko komertzioetan gastatzeko 1.560 euroko bonuaren zozketa egingo da.

Aurtengo ediziorako ekintza osagarriak ere antolatu dituzte:

-Udal pilotalekuan musika talde hauen emanaldiak izango dira:

  • 12:00etan:Bergarako Musika Eskolako Big-Band taldea.

  • 18:00etan: Bergarako Musika Eskolako Combo taldea.

  • Zumarragako Secundino Esnaola Musika Eskolako taldea.

-Zozketa, 1.560 euroko bonuaren zozketa herriko komertzioetan erabiltzeko. Zozketa honetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da Udal pilotalekua bisitatu eta bertan izena eman beharko da. Zozketa 20:00ak aldera egingo da.

-Pintxo potea herriko 28 tabernatan, 13:00etatik 15:30era bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak