Joan zen asteko eguenean hasi zuten txapelketa –otsailak 1–; lehenengo jaialdian bi partidu jokatu zituen bikote bakoitzak. Amaia Araiztegi eta Maddi Mendizabal bikotearen aurka 18-11 galdu zuten; eta, Leire Etxaniz eta Olatz Arrizabalagaren aurka ere galdu egin zuten, 18-9. Bi partiduak galdu arren, txapelketan aurrera egitea lortu dute.Taldea osatzen duten lau bikoteetatik hiru pasatu dira bigarren fasera.
Bergara tuterarra da jaiotzez, baina, ama bergararra duenez, Bergarara etorri da bizi izatera eta batxilergoko ikasketak euskaraz egitera. Bergara pilota elkarteko kideekin entrenatzen da. Emakume Master Cup txapelketako lehenengo mailan parte hartzen dihardu; Bergararen ilusioa "finalerdietara iristea da, telebistan emango dituztelako partiduak".