Aste bukaeran Azpeitian jokatu den Gipuzkoako txapelketan izan dira igerilari bergararrak. Xabi Labaka entrenatzailea "pozik" dago taldeko neska-mutikoek egindako lanarekin. "Aurreko hilabeteetan ereindako haziaren fruitua" jaso dutela dio, eta "pozik" itzuli direla etxera.
Ibaibarriaga podiumean
Azpeitian bederatzi igerilari izan dira eta nabarmentzekoa da Endika Ibaibarriagak egin duen hirugarren postua, 400 metro estiloan. Maddi Yarza, Maria Borislavova eta Maider Bibaok ere aipatzeko moduko lana egin dute, eta podiumera sartu ez diren arren, gertu izan dute.
Argazkian, ezkerretik eskumara, zutik; Arai Muñoz, Maria Borislavova, Martin Verguizas, Izar Akarregi eta Maider Bilbao; behean, Maddi Yarza, Itxaso Markiegi, Uxue Gurrutxaga eta Endika Ibaibarriaga.