Bihar, otsailak 6, egingo da torradak eta pellak egiteko ikastaroa, 18:00etatik 20:00etara. San Antonioko Gure Ametsa elkartean izango da eta Udaleko Kultura Zerbitzutik adierazi berri dutenez hamar lagunek eman dute izena eta aukera dago oraindik parte hartzeko. Horretarako, lehenbailehen deitu behar da 943 77 91 59 telefono zenbakira. Gorka Lobato izango da irakaslea eta ikastaroa doakoa da.