Meza ostean bergararrek San Blas opilak bedeinkatzeko aukera izan dute Buruñao auzoko ermitan. Ondoren salda beroa hartzeko eta txorizoa dastetzeko eta Aranzadi Ikastolaren eta Moises Aspiazu dantza taldeen erakustaldiarekin gozatzeko unea heldu da. Gainera, Manu Iztueta, Unai Azkarate (Azkaiter Pelox) eta Aitor Aranburu musikariek girotu du eguerdia.