Koldo Eleizalde lehiaketako lanak apirilaren 11ra arte aurkez daitezke

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko ots. 1a, 20:00

2017ko sari banaketa, pilotalekuan.

Apirilaren 11ra arte izango dute epea Koldo Eleizalde lehiaketan parte hartu gura dutenek lanak aurkezteko. Aurtengoa, 33. aldia izango da. Sariak maiatzaren 26an banatuko dituzte, Seminarixoan, 12:00etan.

Lau lan mota aurkezteko aukera dago: ipuin idatzia, bertso edo koplak, komikia eta interpretazioa edo kontaketa. Lehiaketan parte har dezakete Bergaran jaio, bizi eta Bergaran lan edo ikasi egiten dutenek.

Lanak entregatzeko modua

Lanak entregatzeko modua izango da: paperean bakarrik entregatu beharreko lanak (ipuin idatzia eta komikia derrigorrez eta bertsoa, aukeran) kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan. Kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira: Koldo Eleizalde Lehiaketak izenburua, lanaren generoa, eta kategoria.

Kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira: lanaren ale bat. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da. Beste gutun-azal txiki baten, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan egilearen datuak idatziko dira.

Ikus-entzunezkoak atariaren bitartez

Entzunezko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkeztu beharreko lanak –antzerkia, ipuin-kontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoa derrigorrez eta bertsoa, aukeran– internet bitartez aurkez daitezke, bergarakoeuskara.eus atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak