Txapelketa ofizialki domekan hasiko den arren, gaur jokatuko dituzte lehenengo mailako A taldeko partiduak. Lau bikote lehiatuko dira: Amaia Aldai eta Joane Flabiano, Leire Etxaniz eta Olatz Arrizabalaga, Amaia Araistegi eta Maddi Mendizabal eta Arrate Bergara eta Nagore Bilbao.
Lehenengo partidua Etxanizek eta Arrizabalagak, Aldairen eta Flabianoren aurka jokatuko dute; eta, bigarren partidua Araistegik eta Mendizabalek, Bergara eta Bilbaoren aurka. Ondoren, jokatuko dute: lehenengo partiduko irabazleak bigarren partiduko galtzailearen aurka; eta, bigarren partiduko irabazleak lehenengo partiduko galtzailearen aurka.
Lau partidu horiek jokatuta, taldeko hiru bikote onenak sailkatuko dira hurrengo fasea jokatzeko –otsailaren 17an eta 18an izango da, Larrabetzun.
Finalerdietara iristeko ilusioa
Arrate Bilbaok esan du: "Zail dago baina ilusioa egingo zidan finalerdietara iristea, telebistan emango dutelako eta lagunek ikusteko aukera izango dutelako. Aurten finalerdiak eta finalak eskainiko dituzte telebistan. Ondo jokatu nahi dut, ez dut presiorik".