Jose Luis Azkarateren 'Argia eta paisaia' erakusketa Gasteizen ikusgai

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko urtarrilaren 30a

Hiriko, kostako eta mendiko paisaiak batu ditu Bergaran jaiotako eskarmentu handiko margolari eta arkitektoak Gasteizko Posta kalean dagoen Vital Fundazioaren Luis de Ajuria aretoan.

Hemeretzi margolanekin osatutako bilduman urtaro ezberdinetan dagoen argiarekin jolastu du egileak. Urtarrilaren 12an zabaldu zuen erakusketa eta egubakoitzean, otsailaren 2, itxiko dute; erakusketako ordutegia, 18:00etatik 20:30ak arte da.

Bergaran jaio zen Azkarate, 1956. urtean. eta gaztetatik izan du margotzeko afizioa. Geroago arkitektura ikasi zuen Valladolideko Eskolan eta ordutik, hirigintzan jardun du bereziki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak