Venezuelako Historia Akademiako kide izendatu dute Luis Ugalde bergararra

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urt. 29a, 18:10

Luis Ugalde (Argazkia: Wikipedia - Guillermo Ramos Flamerich)

Venezuelan bizi den Luis Ugalde jesuita 2008tik da Zientzia Politikoak eta Sozialak akademiako kidea herrialde hartan. Orain kargu berria du, izan ere, Venezuelako Historia Akademiako kide izendatu zuten urtarrilaren 25ean Caracasen egindako ekitaldian.

Aita Luis Ugaldek 79 urterekin hartu zuen kargu berria Caracaseko Akademien jauregiko areto nagusian. Akademiako Z aulkia egokitu zitzaion izendapenaren ostean, eta "El Doradoko mitoa, ilusioak eta miseria" izan zen bere hitzaldirako aukeratu zuen gaia. Mintzaldi horretan nabarmendu nahi izan zuen gizakiek aberastasuna aurkitzeko, eta ez irabazteko, duten obsesioa; eta horren adierazgarri El Doradoko mito ezaguna hautatu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak