Anoetako Suberri elkarteko pala jokalarian bi finalak jokatu dituzte; gazte mailakoa irabazi egin dute Mendillorrikoen kontra (Leire Galdos eta Miriam Arrillaga (Suberri) 30-21 (Mendillorri) Amaia Espinal eta Leire Azanzaeta) seniorretakoa berriz galdu (Nagore Martin eta Maider Mendizabal (Suberri) 17-30 (Errekaleor) Nagore Martin eta Laura Saez) Errekaleorren aurka. Zapatu arratsaldean izan ziren partiduak Bergarako udal pilotalekuan.
Seniorren partidua, emaitzak erakusten duen baino partidu lehiatuagoa izan zan. Hasieran aise nagusitu ziren Errekaleorrekoak, eta partidu laburra izango zela zirudien. Dana dala, Errekaleorrek 10 tanto inguru eginda zituenean indarberritu ziren Suberrikoak eta tartea mozten hasi hasi ziren. Partidu erdian, hasierako hasierako jokoa berreskuratu zuen partiduak. Hutsak gero eta ugariagoak ziren alde bietan; nekea nabaritzen zitzaien jokalariei.
Suberriko atzelari Maider Mendizabal arriskatzen ibili zen partidu osoan eta gauzak ondo atera zitzaizkionean tartea mozten lortu zuten. Bestelakoetan, baina, Errekaleor-ekoak distantzia handitzen zuten berriro. Jokua asko zentratu zen atzelariengan, eurak izan ziren protagonista nagusiak. Bestetik, aipatzekoa Miren Larrarte, Suberriko aurrelaria, kadete mailan ibiltzen dala eta, tarteka, igarri egin da esperientzia falta.
Seniorren aurretik gazteek jokatu zuten. "Ikaragarriak izan dira bi partiduak. Oso maila altua dutela erakutsi dute neskek eta frontoira etorri direnak ederki gozatu dute. Lastima izan da jende gutxiko etorri dela", azaldu du Reyes Azkoitiak