Bergara irabazle, Beti Gazteren kontra (3-1)

Miren Arregi Amasorrain 2018ko urt. 27a, 19:50

Lehenengo zatiko 20. minutuan etorri da etxekoen lehenengo gola. Ibairen erdiraketa batekin, euren atean sartu du Beti Gaztek. Handik bi minutura etorri da bigarrena, Ismael Navasen eskutik. Lehenengo zatian aukera mordoa izaten jarraitu dute bergararrek, baina ez dute asmatu. Bigarren zatian ere berdin, aukerak bai, baina golik ez zetorren eta hamabost minuturen faltan, Beti Gaztek egin du 2 eta 1ekoa. Beldur apur bat sartu zaie orduan Mikel Juaristiren mutilei eta deskontuan, hirugarrena egin du Andoni Najerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak