Euskal ligako partiduen ostean, eskuz binakako errendimenduko infantil partidua ere izan zen. Bergara eta Tolosa Aurreraren artekoa. 8-18 galdu zuen Bergarak partidua. "Gaztetxo batekin jokatzea erabaki genuen, hazten joan dadin…, hala ere ezin izan zuen partidua irabazi, baina ondo aritu zen".
Bestalde, nagusien mailan, bi partidu jokatu ziren, eta bergararrek biak galdu zituzten. Lehen partidua, Gazteleku Bergara 22-17 izan zen, eta bigarrena, Intxurre-Bergara (22-18). "Ikusteko moduko partiduak izan ziren biak. Irabazi ez zuten egin bergararrek, baina ondo jokatu zuten".