"Gobernu taldean egondako urteetan bizitako esperientzia guztiak benetan aberasgarriak izan dira eta pertsona bezala hazten lagundu didate; beraz, egindako lanak benetan merezi izan du. Orain, nire ogibideari lotutako arrazoiengatik, kapitulu hori ixtea tokatu zait", adierazi du asteleheneko osoko bilkuran kargua utziko duen Ander Alberdik.
"Kapitulu garrantzitsua eta ahaztezina"
Horrez gain, gaineratu du bizitzako "kapitulu garrantzitsu eta ahaztezina" izan dela zinegotzi moduan jardutea: "Gobernu taldean egon naizen urte hauetan aukera izan dut herrigintzan eta kudeaketan parte hartzeko, baita erabaki garrantzitsuetan ere. Esperientzia guzti horiek benetan aberasgarriak izan dira eta pertsona bezala hazten lagundu didate, beraz, egindako lanak benetan merezi izan du. Orain, nire ogibideari lotutako arrazoiak direla medio, kapitulu hori ixtea tokatu zait".
Alberdiren lekua hartuko duen Rafa Amasorrainek egun 62 urte ditu eta bere lan ibilbidea kooperatibetan, enpresa industrialen gestio arloan egin ondoren aurre jubilatuta dago; beraz, EAJren arabera, "gogoz eta dedikazio guztiarekin" eutsiko dio erronka berriari.