Aratusteetako ekintzetarako sarrerak aldez aurretik erosi ahalko dira

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urt. 24a, 17:09

Aratusteak, iaz.

Aratusteetan murgiltzeko gustu guztietarako aukerak egongo dira Bergaran. Torradak eta pellak egiteko ikastaroa, mozorro bazkaria, aratusteetako kontzertua edota Pirritx eta Porrotxen emanaldia. Bergarak Udalak ekintza hauetan izena emateko edo sarrerak erosteko datak zehaztu ditu dagoeneko.

Bergarako Udalaren oharrak

Torradak eta pellak egiteko 2 orduko ikastaroa
Otsailak 6, asteartea, 18:00etan izango da.
San Antonioko Gure Ametsa elkartean. Irakaslea: Gorka Lobato. Dohainik.
Izena emateko, beranduen urtarrilaren 30ean, Kultura Zerbitzura deituta: 943 77 91 59.
Plaza-kopurua: 15. Lehentasuna bergararrek izango dute. Beharrik izanez gero, izena emandakoen artean zozketa egingo da.

Mozorro bazkaria
Otsailak 10, larunbata. 14:30ean izango da.
Txartelak salgai ondorengo tokietan: Udaleko Kultura Zerbitzuan, Kortazar eta Eruan. Prezioa: 16 euro. Txartelak saltzeko azken eguna: otsailak 6.
Oharra: Berogailua egongo da.

Aratusteetako kontzertua
Aldez aurretiko sarreren salmenta: https://ticket.kutxabank.es/ helbidean otsailaren 1ean (osteguna) 18:00etan hasita; eta Seminarixoko txarteldegian otsailaren 1ean, 2an eta 4an (18:00etatik 20:00etara).
Txarteldegian zenbaki bikoitiak salduko dira eta online zenbaki bakoitiak. Egun hauek pasa ondoren sarrera guztiak online egongo dira salgai.
Emanaldi-egunean: pilotalekuko leihatilan 21:30ean (aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero emanaldi-egunean ez da leihatilarik irekiko).
Oharra: Gehienez pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira.

Pirritx eta Porrotx
Aldez aurretiko sarreren salmenta: https://ticket.kutxabank.es/ helbidean otsailaren 2an 18:00etan hasita, eta Seminarixoko txarteldegian otsailaren 2an eta 4an (18:00-20:00).
Txarteldegian zenbaki bikoitiak salduko dira eta online zenbaki bakoitiak. Egun hauek pasa ondoren, sarrera guztiak online egongo dira salgai.
Emanaldi-egunean: pilotalekuko leihatilan 15:15ean (aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero, emanaldi-egunean ez da leihatilarik irekiko).
Oharra: Gehienez pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira.

Aratusteetako kartela

Bergarako Udalak jakinarazi duenez, ez da kartelik aurkeztu lehiaketara. Epea urtarrilaren 15ean bukatu zen. Hori dela-eta saria - 350 euro udal bonotan- eman gabe geldituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak