Eneko Muguruzak Gipuzkoako bigarren mailako txapela irabazi du, trinketean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko urt. 23a, 12:35

Gipuzkoako txapelketako sarituak.

Domekan jokatu zituzten finalak, Iruran. Buruz burukoan, Gipuzkoako bigarren mailako txapeldun izan zen Muguruza bergararra Tabernari 31-40 irabazita. Modu horretan, hurrengo denboraldian lehenengo mailan jokatuko du Muguruzak.

Orain dela hiru urte hasi zen Eneko Muguruza trinketean jokatzen. Hiru urte eta dagoeneko hainbat txapel irabazi ditu.

2017-2018 denboraldia

Buruz burukoan, domekan jokatu zituzten finalak. Gipuzkoako bigarren mailan, Eneko Muruguzak 31-40 irabazi zion EPLE elkarteko Tabernari. Modu horretan, datorren denboraldian lehenengo mailan jokatzeko txartela lortu du.

Horrez gain, aste bukaeran binakako txapelketa hasiko dute bergararrek. Muguruzarekin batera Jon Larrañagak osatuko du bikotea.

Iazko denboraldian, binakako txapelketan, bigarren mailako txapeldunak izan ziren bergararrak; hori horrela, orain, lehenengo mailan jokatuko dute.

Emaitzarekin "pozik"

"Hiru urte daramatza trinketean, eta oso emaitza onak lortu ditu", azaldu du Reyes Azkoitia Bergarako pilota saileko kideak.

Irurako trinketean entrenatzen du Muguruzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak