Aroztegi aretoak zabaldu ditu 'Emeek emana' erakusketa ibiltariko ateak

Eneko Azurmendi 2018ko urt. 20a, 10:26

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin prestatu duen Emeek Emana erakusketa ibiltaria iritsi da Bergarara ere. Atzo, egubakoitza, egin zuten inaugurazio ekitaldia. Han izan ziren Josuren Murgizu eta Julia Monge elkarteko kideak, eta Elena Lete alkatea.

Frankismo garaian emakumeek sufritutakoa eta bizirauteko egindako ahaleginak jasotzen dituen erakusketa da Emeek Emana. Tartean, bi bergarar daude: Norberta Ezpeleta (1909-1992) eta Kontxi Lazpiur (1924). Horiez gain, Antxoni Telleria, Felisa Garai eta Felisa Iturricastillo elgetarren aipamena ere egiten da erakusketan, baita Isabel Biritxinaga Elgetan jaiotako bergararrarena ere, bonbardaketa batean larri zauritu ostean Bilboko ospitalean bi egun beranduago zendu zena.

Atzoko inaugurazioan protagonisten ibilbidearen errepasoa egin zuten antolatzaileek, haien bizipenak kontatuz. Gainera, Josuren Murgizuk Norberta Ezpeletaren omenezko testu bat irakurri zuen –Ezpeletaren ahizparen biloba da Murgizu–.

Hemen testua:

 

Otsailaren 4ra arte

Mauro Saravia txiletarrak egindako argazkiz osatutako erakusketa hau otsailaren 4ra arte egongo da zabalik Aroztegi aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak