Gazte bergararrek aukera dute alokairu sozialerako laguntza eskatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko urt. 17a, 17:57

Ezinbestekoa izango da 18 eta 30 urte arteko adina izatea, Bergaran erroldatuta egotea, eskatzaile edo bizikidetza-unitateko kideetatik inork ez izatea jabetzan etxerik, eta eskatzailearen diru sarrerak urtean 7.455 eta 28.000 euro gordin artean izatea, besteak beste.

Alokairu soziala jasotzeko ezinbestekoa izango da 18 eta 30 urte arteko adina izatea, Bergaran erroldatuta egotea, eskatzaile edo bizikidetza-unitateko kideetatik inork ez izatea jabetzan etxerik, eta eskatzailearen diru sarrerak urtean 7.455 eta 28.000 euro gordin artean izatea, besteak beste. Laguntza eskatzeko gazteak eskaera aurkeztu beharko du Gizarte Zerbitzuetan.

100 eta 250 euro arteko laguntza

Gizarte Zerbitzuetan dokumentazioa gainbegiratuko dute eta ondo balego Hirigintzara bideratzen dute sail honek etxearen baldintzak ikuskatzeko eta kontu-hartzailetzara arlo ekonomikoa egiaztatzeko. Horiek guztiak betez gero, laguntza emango zaio. Alokairua gehienez 500 eurokoa izan beharko da, eta Udalak eskatzaileari 100 eta 250 euro arteko laguntza emango dio.

Aurten, urtarriletik hasita

Laguntza berezi hau 2017ko ekainaren 20an jarri zen indarrean eta 2017an hamaika eskaera jaso ziren; zortzi onartu ziren, bat ezeztatu eta bi ebazteko zain daude. Udalak laguntza urtarriletik abiatu du aurten; iaz eskatu zutenek berriro eskatu behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak