Saio herrikoi horretan, besteak beste, Gernikako Astra eta Azpeitiko San Agustin aretoen eredua azalduko dute antolatzaileek. "Euskal Herrian kultur kudeaketarako eredu interesgarria asko dago, herrigintzatik, instituzioetatik edo bi eremuen lankidetzan oinarrituak, eta herritar talde batek gai hau mahai gainean jarri, eredu ezberdinak ezagutu eta eztabaida aberasgarri bat sortzea beharrezkoa dela pentsatu dugu".
Poza eta kezka
Saioaren deitzaileek poza sentitzen dute batetik: "Oso pozgarria da aukera berriak sortu eta denok disfrutatu ahal izango dugun gunea gauzatuta ikustea. Ekipamendu moderno bat daukagu herrian, epe ertain-laburrean osatzen joateko aukera ere ematen duena". Hala ere, kezka eta zalantzak ere badituzte: "Azken ordura arte ez da zehaztu kudeaketa eredua eta abenduan jakin genuen udalak bere baliabideekin kudeatzea erabaki duela oraingoz Seminarixoa aretoa".
Horien guztien gainean berba egiteko deitu dute urtarrilaren 24ko saioa: "Eredu ezberdin pare baten aurkezpen laburraren ondoren mahai-inguru baten Bergarako kultur kudeaketa irudikatu eta marraztetik margotzera saltoa egiteko aukerarik baden ikusteko".