Aratusteetarako kartel lehiaketako lanak, astelehenera arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko urtarrilaren 11

Iazko kartela.

2018ko Aratusteetarako jai egitarauko azala aukeratzeko lehiaketaren izen-emate epea astelehenean, hilak 15, amaituko da. Lanak udaletxeko hirugarren solairuan dagoen Kultura Zerbitzuan entregatu beharko dira, 13:00ak baino lehen.

Herritarrek aukera izango dute botoa emateko, urtarrilaren 16tik 21era, www.bergara.eus webgunean. Izan ere, herritarren botoek %40ko balioa izango dute, eta epaimahaiko kideek hartutako erabakia aldaezina izango da. Irabazleak 350 euroko balioa duten bonuak eskuratuko ditu, herriko komertzioetan trukatzeko. Oinarrien berri izateko klikatu hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak