Herri harresi bat irudikatzeagatik epaitutako hiru bergararrak, sententziaren zain

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko urt. 10a, 16:54

Atzo izan zen 50 lagunen aurkako epaiketa Madrilen eta dagoeneko sententziaren zain daude. Tartean, Iraitz Salegi, Ane Ruiz de Egino eta Ekaitz Aranbarri bergararrak daude.

Ernai erakundeko zazpi kideren eta Topatu.info-ko kazetari baten kontra Espainiako Auzitegi Nazionalean 2015eko maiatzean egindako epaiketa batean 50 lagunek egindako ekintza desordena delitutzat jo zuen Murillo epaileak. Herri harresi bat irudikatu zuten 50 gaztek –47 euskal herritar eta 3 madrildar–, hain zuzen ere. Atzo hasi eta bukatu zen epaiketa Madrilen eta gazteak sententziaren zain daude. Tartean, Iraitz Salegi, Ane Ruiz de Egino eta Ekaitz Aranberri debagoiendarrak.

Bakoitzarendako bost hilabeteko kartzela zigorra eskatzen du fiskalak. "Zigor eskaerak ez du heldulekurik, ekintza sinbolikoa izan zelako eta ez zuelako desordenik eragin. Gainera ezin dute frogatu 50 lagunak publiko moduan egon ginenik ala ez. Orain sententziaren zain gaude. Astebete barru edo hilabete barru jakingo dugu zein den, auskalo", azaldu du Iraitz Salegik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak