Beart-ek antolatuta, muralen gaineko ikastaroa eskainiko du Jokin Oregik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko urt. 10a, 12:13
'Sortwo' artistaren mural bat.

Beart-ek antolatuta mural ikastaroa egingo dute hurrengo hilabeteetan. Jokin Oregi Sortwo artista bergararra izango da irakaslea. Urtarrilaren 27an hasiko da; eta, bost zapatutan eskainiko dute ikastaroa, 10:00etatik 13:30era. Izena eman gura duenak mezu bat idatzi beharko du beart.elkartea@gmail.com helbidera.

Grafiti eta muralismoaren historia landuko dute. Horrez gain, zirriborrotik muralera dagoen prozesua ere landuko dute; eta, muralak margotzeko aukera ere izango dute, besteak beste .

Bost asteko iraupena izango du

Urtarrilaren 27an hasiko dute ikastaroa, 10:00etan. Guztira bost asteko iraupena izango du eta eskolak zapatutan izango dira, 10:00etik 13:30era. Ikastaroaren kostua 40 eurokoa izango da eta izena emateko ondoko helbidera idatzi behar da: beart.elkartea@gmail.com.

Jokin Oregi, 'Sortwo'

Muralak, ilustrazioak, animazio digitalak eta beste egiten ditu Sortwo artistak. Nazioarte mailan jardun du lanean; hainbat jaialditan erakutsi ditu bere muralak Oregik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak