Burdinola Irristaketa Kluba 2017ko Irailaren 29an sortu zen, Hanka Labankako Lerrozko patin gaineko federatutako hockey atalaren barruan. Burdinolaren sortzaileak bost urtetan aritu dira Hanka Labankan hockeya lantzen eta azken hiru urteetan Euskadiko seniorren ligan aritu ondoren, aurten hiru ligatan parte hartuko du Klub berriak: kadete mailan, nesketan eta senior mailan.
Erreferente bihurtu eta jende berria gerturatu
Klubeko koordinatzaile Agustin Oiangurenen arabera, klub berriak bi helburu nagusi ditu: hockeya erreferente bihurtzea umeen, gazteen eta helduen artean eta Debagoieneko herritarrei irristaketa eta hockeya gerturatzea. Gaur egun 50 bat jokalari daude, adin guztietakoak.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.
Harpidetza aukera guztiak