'Motxilaren umea' dokumentala ikusteko aukera hilaren 10ean Zabalotegin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko urt. 8a, 10:56

Sarek antolatuta, bere etxetik 700 kilometrora dagoen kartzela batean ama preso duen hamaika urteko haurraren istorioa oinarri duen Motxilaren umea dokumentala ikusteko aukera egongo da etzi, urtarrilak 10, Bergarako Zabalotegi aretoan (19:30). Dokumentala Kurkuluxetan elkarteak ekoitzi du.

Rita Naveirak zuzendua, Jose Angel Aramendi, Itziar Ituño eta Maider Latatu dira protagonistak. Gertaera errealetan oinarritutako 22 minutuko fikzio lana da. Pelikulan zehar umearen egoera azaltzen da, bai ikasgelan, bai kartzelarako joan-etorrietan, bai vis a vis bisitetan.

Sare: "Zama afektibo handia eragiten du"

Sare plataformaren arabera, egun Euskal Herrian 18 urte arteko 113 haur eta nerabek dute ama-aita kartzelan: "Azken boladan motxiladun ume moduan ikusarazi dugu kolektibo hau. Motxila horiek euren gurasoak ikusteko egin behar izaten dituzten milako kilometroren isla dira. Egunerokoan gurasoen hutsunearekin bizitzeak zama afektibo handia eragin diela ukaezinezko errealitatea da, gainera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak