Antolatzaileek eskerrak eman gura zizkieten laguntzaileei: Bergarako Udala, Gaittao Harategia, Manso, Arrano taberna, Imaz Harategia eta Artatse Elkartea.
Hauek izan ziren lau sarituak eta otsailaren 24ko kanporaketan egoteko txartela lortu zutenak:
Lehen bikotea: Txara eta Etxenagusi
Saria: 300 euro
Bigarren bikotea: Juan Karlos eta Liberal
Saria: 180 euro
Hirugarren bikotea: Pako eta Agirre
Saria: Txuletak eta ardoa
Laugarren bikotea: Javi eta Teo
Saria: Untxia eta ardoa
Parte hartu zuten guztiek sari moduan ardo botila bana eraman zuten etxera.
Herrialdeetako kanporaketako irabazleak, final nagusira sailkatuko dira; finala Ustaritzen (Lapurdi) jokatuko da martxoaren 10ean.
Final Nagusiko sariak:
Lehen bikotea: txapela, garaikurra, 3.000 euro eta nazioartera bidaia 4 lagunentzat (karibera).
Bigarren bikotea: Garaikurra, 1.500 euro eta bidaia bi lagunentzat (kanariar uhartera).
Hirugarren bikotea: 750 euro, eta asteburuko egonaldia 4 lagunentzat.
Laugarren saria: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.