Asier Garitano: "Aurreko denboraldiko lana hobetzeko erronka eta gogoa daukagu"

Mireia Bikuña 2018ko urt. 2a, 15:00

Gabonetako oporrak bukatuta astebete darama Leganes futbol taldea 2018a prestatzen. Aste honetan, kopako eta ligako partiduak jokatu beharko ditu, Vila-Realen eta Realaren kontra, hurrenez hurren. Ligako lehen hamasei jardunaldietako bidearen jarraitu gura du Asier Garitanoren taldeak.

 

Iazko denboraldiarekin alderatuta, txukun dabil Garitanoren taldea. Jarraian irabazitako hiru partiduei esker, sailkapenaren seigarren lekuan egon ziren jardunaldi batean. Egun, 13. Lekuan daude. Leganes ondo dago, baina beste taldeak ere bai. Orohar, Real Madril, Bartzelona, Sevilla, Valentzia eta Atletico Madril kenduta, gainerako taldea guztiek antzerako maila dutela uste du bergararrak.

Leganes futbol taldeak duen gauzarik baliotsuena jokalariak dira. Lehen Mailan indartu eta egonkortu den proiektua da. Hori horrela, taldeko jokalari gehienak jabetzan ditu klubak.

Lehen Mailan bolada onak eta txarrak egoten direla jakitun dira Leganes aldean. Bada, oraingo bide onetik jarraitu gura dute. Eguaztenean Vila-Realen kontra jokatuko dute kopa kanporaketa, eta, domekan, Realaren kontra, ligakoa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak