Euriagatik laburragoa, baina egin dute desfilea Errege magoek Bergaran

Julen Iriondo 2018ko urtarrilaren 5a

Euriak ere egon nahi izan du Errege magoen etorreran eta, ondorioz, artxibategitik zuzenean joan dira plazara. Udaletxetik plazan bildutakoak agurtu, eta berriz ere hartu dute hasiera punturako bidea.

Errege magoek goxokiak banatu dituzte, eta umeek pozik ikusi dituzte euren begiez. Orain, laster lotara, Erregeek euren lana egin dezaten, eta goizean haiek utzitako opariak jasotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak