Gabonetako saskibaloi txapelketa, "arrakastatsua"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko urtarrilaren 2a

Txapelketako partiduetako bat, Labegaraietako kantxan.

Infantil mailako Bergarako Gabonetako saskibaloi txapelketa "arrakastatsua" izan da aurten ere, antolatzaileek adierazi dutenez. Emakumezko zein gizonezko taldeak aintzat hartuta, hamabost talde izan dira guztira; emakumezkoetan Easo izan da garaile eta gizonezkoetan Tabirako.

Abenduaren 29an eta 30ean jokatu zen txapelketa: "Erakutsitako kirol mailagatik, kantxan sortu den ikuskizunagatik eta publikoak erakutsitako interesagatik, txapelketa arrakastatsua izan da". Bergarako saskibaloi jokalariek maila ona erakutsi zuten, nahiz eta emaitzak ez ziren onenak izan; emakumezkoetan finaletik kanpo geratu eta hirugarren sailkatu ziren eta gizonezkoetan, berriz, seigarren.

Emakumezkoak:

Talde parte hartzaileak:

1-ZARAUTZ                   5-URRETXU  

2-TABIRAKO                  6-OINTXE

3- BERGARA K.E             7-EASO

4-ESKORIATZA                         

Sailkapena: 

1-OINTXE

2-EASO

Jokalari onena:

GARAZI AGIRRE (OINTXE)

Bergarako jokalari onena:

IRATI EGUREN

Gizonezkoak

Talde parte hartzaileak:

1-EASO                               5-TABIRAKO

2-URRETXU –A-                   6-BERGARA –A-

3-OINTXE                           7- ZARAUTZ          

4-BERGARA K.E  -B-            8-URRETXU B-

Sailkapena:

1-TABIRAKO

2-URRETXU –A-

Jokalari onena:

XABI ETXENIKE (TABIRAKO)

Bergarako jokalari onena:

JOKIN DORADO

 

                  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak