Irabazik azaldu duenez, 2017. urte hasieran onartutako aurrekontuan Boluko proiekturako aurreikusita zegoen partida 100.000 eurokoa zen: "Pilotalekuaren inguruan bizi diren bizilagunek erakutsitako oposizioak hainbat bilera egotea ekarri zuen eta bilera hauetan eztabaida gogorrak egon ondoren, EAJren eta PSOEren gobernuak proiektu hori onartzeko edo baztertzeko galdeketa bat planteatu beharrean aurkitu zen".
"Desegokia eta kritikagarria"
Ezker Anitza, Equo eta Independienteak batzen dituen koalizioak kritikatu du galdeketa egiteko unean proiektuaren aurrekontua 190.000 eurokoa zela jakinarazi zuela gobernuak, baina azken osoko bilkuran onartutako kreditu aldaketa baten ondorioz aurrekontua 315.000 eurora igo dela: "Galdeketan, bakarrik Bolua osoko hiruren batek hartu zuen parte eta aldeko eta kontrako botoen diferentziari dagokionean, aldea oso txikia izan zen. Auzotarrek benetako gastuaren zifra jakin izan bazuten, hau da, 315.000 euro, proiektua baztertu egingo zuten". Irabazik uste du 15.000 biztanle baino gutxiago dituen herri batentzat halako gastu bat gehiegizkoa dela, batez ere premia gehiago duten beharrak egonda: "Desegokia eta kritikagarria iruditzen zaigu, gobernuak, gai bat galdeketara bideratzea informazio osoa eta egiazkoa izan gabe", gaineratu dute.