'Prest gare. Presoak gure artera' lelopean ekitaldia egingo dute Bergaran hilaren 31n

Monika Belastegi Aranzabal 2017ko abe. 27a, 09:39

18:30ean izango da, San Martin plazan, Gure Artera-Sarek antolatuta. Bertan, urratsak elementu gisa erabilita, aurrera pauso erraldoia emateko prest daudela adieraziko dute: "Prest gaude, urrats sendoak markatuz, lortuko dugu denak gure artera ekartzea", esan dute. 

Ekitaldian poesia musikatua, dantzariak, txalaparta doinuak, hankaluzeak... egongo dira.

Domekako ekitaldi horrez gain, Gure Artera-Sarek honako ekitaldiak ere antolatu ditu Gabonetarako: Gabon zahar gauean euskal presoen aldeko brindisa egongo da 01:00etan, San Martin plazan; urtarrilaren 10ean, Motxilaren umea izeneko filma eskainiko dute 20:00etan, Zabalotegi aretoan; eta urtarrilaren 13an, Bilbon Prest gaude lelopean egingo den manifestaziorako dei ere egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak