Lokatzako gazteenek txangoa egin zuten zapatuan Donostiako Antonio Elortza belodromora, bertan Delko Marseille Provence ktm-ko Mikel Aristi ezagutzeko aukera izan zuten. Bizikletaz ibiltzean gain, beste hainbat ekintza egin zituzten bertan.
Oporrak aprobetxatzen jarraitzeko, atzo, martitzena, beste irteeratxo bat egin zuten goizean. Murias taldeko Julen Irizar izan zuten lagun ibilbidean zehar; berarekin batera Osintxura joan ziren bizikletan. Hara iristean pilota partidu batzuk jokatu zituzten, eta ostera buelta herrirantz.