Gorosti loradendak irabazi du Bergarako erakusleiho lehiaketako 1. saria; herritarrena, Maka oinetakoak

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abe. 26a, 17:07
2017ko erakusleiho lehiaketako sari banaketa.

24 partaide izan ditu Udalak antolatutako erakusleiho lehiaketak aurten; iaz baino sei gehiago. Bost sari banatu dira guztira, hiru epaimahaiak aukeratu ditu, laugarrena herritarrek, eta bozkatu dutenen artean ere banatu da azken sari bat. Sari guztiak Udal txarteletan banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.

Parte hartzaileen artean herriko jantzi-dendak, dekorazio dendak, burdindegiak, loradendak, osagarriak saltzen dituzten dendak, ile-apaindegiak, optikak, oinetako eta kirol dendak edo estetika eta lurrindegiak egon dira, besteak beste.

2017ko Erakusleiho Lehiaketako sariak:

1. saria: Gorosti loradenda. Ziurtagiria eta 300 €

2. saria:  Amparo ile-apaindegia.Ziurtagiria eta 250 €

3. saria: Izeder eskulanak.Ziurtagiria eta 150 €

4. saria. Herritarren saria: Maka oinetakoak. Ziurtagiria

Herritarren artean saria irabazi duena Marixa Davila izan da eta 50 euro jasoko ditu.

Epaimahaia

Lehiaketako epaimahaia Bedelkar Bergarako Merkatarien Elkarteko ordezkariek, Beart Bergarako Arte Elkarteko ordezkariek, Gipuzkoako Bazkundeko ordezkariek eta Udaleko ordezkariek osatu dute.

Lehiaketarekin herria Gabon garairako girotzea bilatzen du udalak. Bedelkarren Bergara Bizi Gabonetako kanpainaren baitan egiten diren ekintza ezberdinek (atrakzioak, eskulanak, erakusleihoen apainketa, argiak, deskontuak, zozketak,....) "Gabonak alaitzeko" balio dutela uste du Bergarako Udalak. Horrenbestez, herriko komertzioek egiten duten esfortzua "eskertzeko moduan" daudela diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak