'Etxeko saltsak' antzezlana eskainiko dute urtarrilaren 13an, Seminarixoan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2017ko abe. 26a, 13:08

Argazkia: Txalo antzerki taldea.

Bergarako urtarrileko kultura agenda kalean da dagoeneko. Nabarmentzeko hainbat hitzordu daude; besteak beste, Txalo antzerki taldeak eskainiko duen Etxeko saltsak antzezlana, eta Vicente Cueva biolin jotzailearen Shoah for Solo Violin and Sacred Temple kontzertu klasikoa.

Estreinatu berri den Seminarixoa aretoan izango da Etxeko saltsak antzezlana urtarrilaren 13an, 19:00etan. Helduendako antzezlana da, eta aktoreak dira: Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino. Greg eta Ginny bikoteak bizi dituen endredoak kontatzen ditu istorioak.

Emanaldia Seminarixoan izango da, 8 euroren truke.

Haurrendako emanaldia ere izango da urtarrilean: hilaren 27an, hain zuzen, Anita Maravillas teatroaren Jon Braun antzezlana. Sarrera 4 euro.

Gabon egitarauaren barruan, urtarrilaren 3an The Lord gospel kontzertua eskainiko dute Seminarixoan –8 euro–, eta urtarrilaren 4an The Upper Room gospel kontzertua –8 euro–. Biak ala biak 19:00etan izango dira.

Musika klasikoa

Urtarrilaren 20an Vicente Cueva biolin jotzaile gijondarrak Shoah for Solo Violin and Sacred Temple kontzertu klasikoa eskainiko du. Espainian eta Austrian egin ditu biolin ikasketak Cuevak; musikaria izateaz gain, musika irakaslea ere bada gijondarra. Kontzertua urtarrilaren 20an izango da, 19:00etan, 8 euroren truke.

Erakusketa Aroztegin

Urtarrilaren 5ean zeramika erakusketa zabalduko dute Aroztegin, 19:00etan. Hilaren 14ra arte izango ditu ateak zabalik erakusketak.

Hileko galdera

Bergarako agendan, hilero, galdera bat egiten dute. Urtarrileko galdera da: 'Zer izen du Bergarako San Martin plazan ireki berri den aretoak?' Erantzuna udaletxeko kutxan eman behar da urtarrilaren 15a baino lehen.

Aurreko hileko galderaren irabazlea Maria Angeles Padilla da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak