Seminarixoan bi emanaldi eskainiko ditu Oa-Huetak taldeak gaur, martitzena, 17:00etan eta 18:30etan. Gehienez 6 sarrera erosi ahal izango ditu pertsona bakoitzak. Ikuskizunaren ezaugarriak direla eta, leku mugatua egongo da eta gehienez 50 haur sartu ahal izango dira. Famili bakoitzeko guraso bat sartu ahal izango da.
Taldeko hiru interpreteek, Chloé, Oihan eta Paxkalek, Eliraleren selauruan, Lodikroko liburu handia atzeman dute. Altxor bat aurkitzen duten haurrak bezala beraien gazteriaren suhartasunarekin berenganatu dute liburua.
Bihar, abenduak 27, eguaztena, Do re ni family musika, dantza eta jolasak uztartzen dituen ikuskizuna egongo da, Lankuren eskutik. Haurrei, kantuak eta koreografiak ikasi ondoren, oholtzara igo eta benetako artistak izatera jolasteko aukera eskainiko zaie arte eszenikoen bidez. Emanaldi bakarra izango du, 18:00etan. Hurrengo egunean, magiaren txanda izango da. 17:00etan eta 19:00etan Mago Sun famatua egongo da Seminarixoan, txikiak eta handiak harritzeko prest.
Emanaldi guztietarako sarrera 4 euro izango da eta saioa hasi baino ordubete lehenago salduko dira Seminarixoko txarteldegian.
Laboratorium museoa
Eskaintza zabala egongo da familientzako Laboratorium museoan Gabon hauetan:
Abenduaren 27an
Biodibertsitatea: biziaren etorkizuna erakusketara bisita gidatua. 12:00etan. Euskaraz. Publiko orokorra.
Abenduaren 28an
Manu Hernandez zientzia dibulgatzailearekin tailerra. 12:00etan. Gazteleraz. Familientzat (haurrak helduekin).
Abenduaren 29an
Biodibertsitatea: biziaren etorkizuna erakusketara bisita gidatua. 12:00etan. Gazteleraz. Publiko orokorra.
Urtarrilaren 3an
Biodibertsitatea: biziaren etorkizuna erakusketara bisita gidatua ipuin kontalariarekin. 11:30etan. Euskaraz. Familientzat (haurrak helduekin).