Moises Azpiazu Dantza Taldeak saria jaso du Gasteizen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko abe. 19a, 09:27

Moises Azpiazu Dantza Taldeko kideak sariarekin.

Arabako fandango eta arin arin koreografiaren txapelketako zortzigarren edizioaren barruan, hirugarren saria jaso zuen asteburuan Bergarako Moises Azpiazu Dantza Taldeak. Sariarekin oso pozik bueltatu dira: "Hurrengo baterako dantza berri bat prestatu eta berriz parte hartzeko ilusioarekin".

Dantza taldeko arduradun Maite Lazkanoren arabera lehen aldiz hartu dute parte txapelketan: "Ondo pasatzea eta esperientzia berri batean parte hartzea zen gure helburu bakarra. Behin helburu horiek lorturik, emaitzarekin oso pozik bueltatu ginen etxera".

 
Hona hemen txapelketako sari banaketako irudiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak